ENTZUTEAREN GARRANTZIA
Nire ustez, entzuten jakiteak abantailak dituela uste dut, adibidez, errespetua adierazten diozu hitz egiten ari den pertsonarengan eta gainera, gertakizunen berri egoten zara. Beste alde batetik, beste jendea ezagutzeko aukera ematen dizu eta gauza gehiago ulertzen dituzu horrela. Ez entzuteeak adibidez, errespetu falta handia adierazten du hitz egiten ari den pertsonarengan. Nire ustez, adiago egoten zara, gauza gehiago jakiten dituzu etab. behar bezala entzuten badakizu.Haserreak eta arazoak ematen ditu hau da, gaizkiulertuak eta hauekin denbora galtzeak. Baita ere bakartiak sentitzen gara. Bideo labur honek, adierazi dit oso garrantzitsua dela entzuten jakiteak eta pertsonek oso gaizki pasatzen dugula hitz egiten ari garenean, besteek ez entzuteak. Azken batean, entzuteak,elkarbizitza hobetzen digu.
MEZUAREN GARRANTZIA
Idazten duzuna oso argi idatzi behar duzu hitz gutxitan. Mezu baten bidez informazioa trasmititu dezakezu, horregarik honek ulergarria izan behar du.Nire ustez, mezu baten akats nagusia, mezua idazten dutenean, asko pentsatu gabe egiten dutela da. Adibidez ahoskera arazoak egoten dira, mezua oso korapilatsua egiten dute, abiadura azkarregia edo motelegia etab. Gainera, badira beste motatako arazoak ere, adibidez, errespeturik gabe hitz egiten baudzu, idatzian grafikoak eta urduritasuna edukitzea. Horretaz gain, hitz egiten ari zarenean, entzuten ari zaizun pertsona kontuan izatea beharrezkoa dela iruditzen zait.Lehendabizi, mezua nolakoa izatea nahi duzun pentsatu behar duzu. Gero, hori hitz gutxitan eta hitz erabilgarriekin idaztea da. Eta azkenik, egin duzun guztiarekin, dena batu eta mezu egoki eta ulergarria lortuko duzula uste dut.